ABENDUAREN 3. EUSKERAREN EGUNA

Abenduak 3, EUSKERAren EGUNA

Aurreko buletinenan jakinarazi genizuen bezala, Dunboa ikaskomunitatea H.L.H.Ikastetxeak Euskerari bere omenaldia eskaini dio:

o        Haur Hezkuntzako, Lehen Zikloko eta bigarren zikloko ikasleek Gabonetako zintzilikarioetan haien ekarpena euskeraz adierazi dute.
o         Haur hezkuntza, lehenengo zilo, eta bigarren ziklokoek beheko solairuko horman post it-ak erabiliz EUSKERA DENON HIZKUNTZA esaldia osatu dute.
o        Hirugarren zikloak San Juan Plazara joan dira Udaletxeak antolatutako ekitaldian parte hartzeko. POST-IT ART EUSKERAREN ALDE

Beste aldetik aipatzekoa da, azaroak 29, ostirala, arratsaldean, Udaletxeko KALEAN BAI ekimena barruan Eskolako Gurasoen Elkarteko ordezkari batzuek parte hartu zutela liburutegian egindako bilera batean. Bilera hau Iñaki Eizmendi hizkuntzalariak bideratu zuen eta formakuntza saio honetako helburua zera izan zen, eskolaz kanpoko ekintzak bideratzean irizpide linguistikoak ezartzea. Bilera honetan azpimarratu zen gaur egungo inguruan zeinen garrantzitsua den ekintzak EUSKERA HUTSEZ bideratzea ikasleei inguratzen zaien inguru erdalduna kontuan hartuz. Beste aldetik, berak aipatu zuen hau bultzatzeak ez duela arriskuan jartzen gaztelera hizkuntzaren ezagutza.

Honekin lotuta, jakinarazten dizuegu, denon artean landu genuen Hizkuntz Proiektuan adierazten da Eskolako Kanpoko Ekintzetan ESANAK euskeraz bakarrik adieraziko direla. Erabaki hau zuzen lotzen da Iñaki Eizmendiren adierazpenekin, D ereduko Eskolak parekatu behar du kanpoko eragina hizkuntz arloan ikasle bieledunak lortzeko. Denok dakizuenez, gure eskola 6.mailan bakarrik “B” eta “D” ereduak mantentzen dira datorren ikasturtean, 14-15 ikasturtean, eskola osoa D eredu hutsa izango da eta 6.maila bukatzean ikasleak Toki-Alai DBH institutora bideratuko dira. Beraz, arrazoi hauek direla eta, GABONETAKO OSPAKIZUNEAN gure Hizkuntz Proiektuak adierazten duen irizpidea ezarriko dugu: Esatariak bideratuko dituen azalpenak EUSKERAZ bakarrik izango dira.
Pentsatzen dugu, buletinean adieraziko diren azalpenak lagungarriak izango direla ulermena bermatzeko. Beraz familiei zera eskatzen dizuegu: Ekitaldi publikoetan PAZIENTZIA izan eta kontuan hartu hizkuntz irizpideak AMANKOMUNEAN hartu direla eta irizpide linguistikoak, bakarrik,  kontuan hartu direla. Eskerrik asko 
*Ospatutako bileran, “Eskola-orduz kanpoko jardueretarako hizkuntza-irizpideak” (Guraso Elkarteek abiapuntu moduan rehábil dezaketen eredua ) dokumentua eskolako blogean eskura duzue.

 
                                                                            


Iruzkinak