ALAIA MARTIN

Alaia Martin bertsolariak DUNBOA Ikaskomunitatearen OMENALDIA jaso du

Dakizuen bezala, abenduan izandako Gipuzkoako Bertsolarien txapelketan Alaia Martin (gure eskolan hirugarren zikloan bideratzen den Bertsolaritza proiektuaren irakaslea) txapeldunordea geratu zen. Hau dela eta, gure omenaldi xumea jaso zuen eta berak, ikasleen txalo zaparradaren ondoren, bertso zoragarriak eskaini zizkigun. Mila esker, Alaia, gurean egindako lanagatik eta Zorionak lortutakoagatik.

Iruzkinak