IRUNGO HITZA
2012/12/14
Dunboa ikastetxeko ikasleek egindako jaiotza
Dunboa ikastetxeko lehen hezkuntzako ikasleek mugikortasunarekin
lotutako Gabonetako jaiotza berezia prestatu dute aurten, Agenda 21
ekimenak finkatutako ildoei jarraituz. Ia 400 haurrek parte hartu dute
eta plastika irakasgaiko orduak hori osatzeko erabili dituzte ikasturte
berria irailean hasi zenetik.
Idoia Rekarte ikasketa buruak azaldu duenez, haur hezkuntzako
ikasleak jaiotzarako apaingarriak egin dituzte, halanola, bolak,
zintzilikariak⦠Lehen mailako ikasleak izartxoak prestatu dituzte, eta
bigarren mailakoak aldiz, abereak: txakurrak, katuak, ahateak eta
ardiak.
Bigarren zikloko ikasleei dagokienez, hau da, 3. eta 4. mailakoak,
etxeak eta eraikinak egin dituzte. Hala ere, ez dira jaiotzaren ohiko
etxebizitzak eta eraikinak, hiri batean aurki daitezkeenak direla
baizik. Bertan, Txingudi merkataritza gunea, etxe orratzak⦠aurki
daitezke. Horiek horrela, estalpea irudikatzeko Eiffel Dorrea egin dute
ikasleek eta horren azpian, Ama Birjina, San Jose eta haurtxoa kokatu
dituzte.
Hiriko jaiotza
Hirugarren zikloko 5. eta 6. mailako ikasleak pertsonaiak
egiteaz arduratu dira eta euren aurpegiak itsatsi dituzte pertsonaia
horietan. Halaber, mugikortasunarekin lotutako ikuspegia landu dute
Dunboako ikasle helduenek eta horretarako, autoak, motorrak, patinak eta
batez ere, txirrindak egin dituzte. Guzti horiek gainera, jaiotzera
bidean izango balira bezala kokatu dituzte.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina